2016(e)ko otsailaren 4(a), osteguna

Verba Volant

Salvete! (Kaixo!):

Hona hemen Unai Mielgo, 1H-ko latin ikaslea,"Verba volant" concursus-ean parte hartu eta gero, lortutako Homero-ren Odisea liburuarekin.

"Verba volant" (hitzek hegaz egiten dute) RNE-ren "No es un día cualquiera" programaren atala da. Igandero, goizeko 11.10 inguruan, ematen dute. Sail honetan Emilio del Rio-k, Errioxako Unibertsitateko Latin irakasleak, modu errazean Latin eta Kultura Klasikara hurbiltzen gaitu.

Guztiok hau entzutera (interesgarria delako benetan) eta parte hartzera ere animatzen zaituztegu.

Concursus-ean galderak nahiko errazak dira. Adibidez, azkena hau izan da:

Nola deitzen zaio Erroman dagoen jainko guztiei dedikatutako tenpluari? Edo hainbat zendu lurperatzeko hilobi-monumentuari?

Badakizue, anima zaitezte!

Asko eta erraz ikasten da eta.

Valete! (Agur!)



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina